Politika

Lau euskal preso politiko askatu dituzte

Gorka Azpitarte, Iñaki Loizaga eta Xabin Juaristi dira aske gelditu direnak, Etxerat-ek jakinarazi duenez.

Juaristi, espetxetik atera ostean. HITZA
2014ko martxoaren 26a
11:47
Entzun

Lau euskal preso politiko askatu dituzte gaur: Gorka Azpitarte, Iñaki Loizaga, Xabin Juaristi eta Asier Virumbrales. Hala jakinarazi du Twitter bidez Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak.

Fleury espetxean (Frantzia) zegoen Azpitarte, Soriakoan zegoen Loizaga, Mansillan Juaristi eta Kordoban Virumbrales (Espainia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.