ZinemaLDIA

'Short Term 12' filmak irabazi du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko ikusleen saria

'Tales from The Organ Trade' Kanadako filmak lortu du Amnesty Internationalen saria, eta 'Minerita' Euskal Herriko film laburrak, berriz, gazteen saria.

Ane Urrutikoetxea.
2014ko apirilaren 11
09:53
Entzun

[YouTube]http://youtu.be/Cook_OOKWlw[/YouTube]

Argitu dute aurtengo Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiko palmaresa. Destin Daniel Cretton zuzendariaren Short Term 12 AEB Ameriketako Estatu Batuetako filmak Ikusleen saria jasoko du gaur gaueko klausura ekitaldian, Viktoria Eugenia antzokian. Horrez gain, Ric Esther Bienstocken Tales from The Organ Trade filmak Amnesty Internationalen saria jasoko du, eta Raul de la Fuenteren Minerita-k, berriz, gazteen film labur onenari ematen zaion saria.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.