Futbola eta arrazakeria

Ipar Brigadak taldea, arrazakeria euskal zelaietako harmailetan

gotzon hermosilla
2014ko maiatzaren 11
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Faxismoa ez da errotu euskal futbol taldeen zaleen artean. Hala ere, izan da saialdirik mezu arrazista eta xenofoboak modu antolatuan euskal harmailetara sarrarazteko. Ipar Brigadak izeneko taldea 1989an sortu zen, Realaren zenbait zaleri esker. Oso ibilbide laburra izan zuen, 1991n desegin baitzen gainerako zaleen arbuioak bultzatuta, baina bi urte horietan zeresan handia eman zuen haren mezu arrazistak zirela eta. Argia aldizkariak argitaratutako erreportaje batean, taldeko kideek ijito eta beltzei "gorroto" zietela adierazten zuten, eta inoiz pankarten bidez aldarrikatu zuten gorroto hori: Betisek Atotxa bisitatu zuenean, Andaluziarrak afrikarrak leloa zuen pankarta eskegi zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.