Ingurumena

Alpha Coral xedetik ateratzeko eskatu dio Bizi Societe Generale banketxeari

Biziko hiru kide kanguroz mozorroturik sartu dira Baionako Societe Generale banketxearen egoitza nagusian, eta bumeran bat oparitu diote zuzendariari, banketxea Australian burutzen ari den Alpha Coral xedea bertan behera uztea eskatuz.

Bizi-ren protesta. AITOR RENTERIA
Aitor Renteria.
2014ko maiatzaren 14a
12:41
Entzun

Alpha Coral mehategi erraldoi bat da, eta 30 urtez 18.000 milioi tona CO2 jaurtikiko ditu atmosferara, eta eragin zuzena ukanedu berotegi efektuan. Ikatza garraiatzeko porturik handiena eginen dute han. Horregatik, Bizik bumeran bat oparitu dio zuzendariari. Australiako arma gisa, ingurumenari egindako erasoa sortzailearen aurka bihurtzen dela jakinarazi dio Bizik, eta, xede horretatik ateratzen ez bada, egunotan 1,8 tona jaurtikiko ditu Societe General banketxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.