Ingurumena

Baionako Societe Generale banketxea okupatzen du Bizik

Bizi! mugimenduko talde bat Societe Generale banketxeak Baionan duen egoitzara sartu da 11:30etan Australian egiten ari diren Alpha Coal izeneko meategi xedea gaitzesteko.

Aitor Renteria -

2014ko maiatzak 16

Lucie Pinson Les Amis de la Terre elkarteko kideak eta Julien Vincent Alpha Coal proiektuaren aurka diharduen kolektiboko kideek hartu dute hitza banketxean, meategiak ingurumenari eraginen dizkion kalteak salatzeko. Xede horretan egin duen inbertsioa bertan behera uzteko eskatu diote banketxeari. Honek maiatzaren 20an du akziodunen biltzarra Parisen. Gibelera egiten ez badute, 1,8 ikatz botako dizkio Bizik banketxeari Baionan duen egoitzan.

Polizia banketxera sartu da 11:45etan, baina ikusita ez zegoela kalte materialik, ez dituzte Biziko militanteak indarrez atera. 30 Inguru ziren 12:15etan, banketxea ixteko tenorean. 12:30etan bozketa egin dute militanteek eta okupazioarekin segitzea deliberatu. Dei egin diete herritarrei banketxera hurbiltzeko, sostengua adieraz diezaieten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna