Albistea entzun

homofobia eta transfobiaren aurkako nazioarteko eguna

Homofobia salatu dute Donostian, elkarretaratzean

Gaurko egunez, 1990ean, Osasunaren Mundu Erakundeak buruko gaitzen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea.

Iazko maiatzaren 17an egindako elkarretaratzea, Donostian
Iazko maiatzaren 17an egindako elkarretaratzea, Donostian / J. C. Ruiz/ARP

Berria -

2014ko maiatzak 17 10:03

"Homofobiarik ez hemen, ez inon!" lelopean elkarretaratzera deitu du EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak beste hainbat eragilerekin batera. Manifestu laburra ere atera dute elkarrekin.

Eusko Jaurlaritzak eta Arartekoak Amnesty Internationalek egindako adierazpenarekin bat egin dute. Sexu orientazio eta identitatea urraketak salatu, eta gizarte eragileei dei egin die horien alde lan egin dezaten, normalizaziorako bidean.

Lan munduan "aurreiritziak, estigmatizazioa eta desberdintasuna" oso presente daudela salatu du LAB sindikatuak. Horren arabera, lesbiana, gay, bisexual eta transexualen artean, hamarretik zazpik aitortzen dute hainbat motatako diskriminazioak jasan izan dituztela. "Zenbat langilek adierazi ahal dute bere aukera sexuala, estres eta antsietaterik gabe, lan ingurune erasokor batean? Zenbat enpresek onartzen dituzte, normaltasunez, sexua aldatzen duten pertsonak? Zenbat enpresek jarri dituzte martxan planak aniztasun sexualaren alde eta sexu diskrimazioen kontra? Zenbat enpresetan langileek adierazi ahal dute haien nortasun sexuala askatasunez?". Sindikatuak jendarte anitzaren aldeko apustua egiten duela baieztatu du, eta diskriminazioak amaitu eta desagertarazteko konpromisoa hartu.

Gazte Abertzaleek ere Euskal Herrian LGTBfobia errealitatea dela salatu dute. "Homofobiak, lesfobiak eta transfobiak lasai asko jarraitzen dute gure herrietako kaleetan, eta botere publikoek beste aldera begiratzen jarraitzen dute". Horrez gain, eskoletako diskriminazioa gaitzetsi dute, eta hezkuntza alorreko arduradun eta agintariei eskatu diete neurriak hartzeko "berehala". "Euskal Herrian homofobian oinarritutako eskola-jazarpena da euskal gazteriak bere buruaz beste egietko kausa nagusia".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaurko ekitaldian, Gasteizen. ©IREKIA

Jaurlaritzak COVID-19aren «biktima guziei» eskainitako omenaldi bat egin du Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Sempervirens parkean oroitu dituzte. Gizarteak pandemian erakutsitako «konpromisoa eta elkartasuna» ere nabarmendu ditu Urkulluk.

Eskuin muturreko kideak, joan zen larunbaten, gurutzea jartzen Orhin. ©Croix Citadelles

Frantziako eskuin muturreko talde batek gurutze bat jarri du Orhi mendian

Edu Lartzanguren

Frantziaren burujabetzaren aldeko aldarri gisa ezarri dute ikurra. Frantziako Alderdi Nazionalistarekin lotuta dago taldea.

1936ko biktimei omenaldia, Sartagudako Memoriaren Parkean, 2018an. / ©Idoia Zabaleta, FOKU

Errepresio frankistak 3.507 hildako eragin zituen Nafarroan 1936 eta 1948 artean

Jone Bastida Alzuru

NUPeko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Funts Dokumentala taldeak egin du ikerketa.

Pantailak Euskaraz ekimenaaurkeztu zuten ekainaren 9an. Irudian, Iñigo Arandia, Aintzane Gamiz, Alex Aginagalde eta Patxo Larrinoa bultzatzaileak. ©Gorka Rubio / FOKU

Plataformetan euskararentzako kuota finkatzeko exijitu diote Madrili

Edu Lartzanguren

Pedro Sanchezen gobernua prestatzen ari den ikus-entzunezkoen legean zehazten da Europako ekoizpenetatik %50 gazteleraz izan beharko dela «edo erkidego autonomoetako beste hizkuntza ofizial batean».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna