80ko hamarkadaren hasieran Hego Euskal Herritik Iparraldera ihes egin zuten herritar askok. Familia horietako baten istorioa kontatu du Lander Garro idazleak (Errenteria, 1975) Gerra txikia bere bigarren nobelan. Garrok Xabi Ugarte haurraren ikuspegia erabiliz kontatu du istorioa; umea izatearen xalotasunak mundua begiratzeko beste begirada bat eskaintzen dio. GALen garaian izuarekin herbestean bizitako gerra txikiak kontatzen ditu Garrok: “Hendaiara bizitzera etorri nintzenean, iraganeko mamuak ikusten nituen bazter guztietan. Mamu horiek gainditzeko modua izan da liburu hau idaztea”. Bixente Perurenari eta haren senideei omenaldia egin die Garrok nobelan. “Peruren heriotzak asko markatu ninduen. Garai ilunak izan ziren, batez ere hildakoen senideentzat”. Garroren lehenengo nobela bezala (Kontrarioa), Susak argitaratu du Gerra txikia.
Literatura
Garai gogorren oroitzapenak erabili ditu Lander Garrok 'Gerra txikia' nobelan
80ko hamarkadan Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako sendiaren istorioa kontatzen du haur baten begiradapean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu