Stop Kaleratzeak eta Gipuzkoako IRPH Stop taldeek ere eskatu dute Kutxa ez pribatizatzeko
EAJ, PSE eta PPri eskatu diete ez dezatela Kutxa "pribatizatu", eta hipotekatutako familiei "bigarren aukera bat" eman diezaieten. Jakinarazi dute ostiralean elkarretaratzea egingo dutela 16:00etan, Kutxaren batzar orokorraren ordu berean, Donostiako Garibai kalean dagoen egoitzaren aurrean.
Bi taldeek jakinarazi dute, batzar horretan parte hartuko duten alderdi politiko, sindikatu eta gizrte eragilei eman dizkietela baraien aldarrikapenak, kontun izan ditzaten.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.