sanpedroak

Kaxarranka dantzatu dute Lekeition

Sanpedroak ospatu dituzte hainbat herritan; tartean, Lekeition.

Asier Uskola dantzan. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 29a
12:24
Entzun 00:00:0000:00:00

San Pedro jaiek ohitura handia dute Lekeition (Bizkaia), arrantzale munduari lotuak. Kilin-kala eta kaxarranka dira famatuenak. Gaur dute egun handia, San Pedro egunez, eta goizean goizetik ekin diote ospakizunari. 07:00 aldera hasi dira arrantzaleei itsasoratzeko egiten zieten dei bera egiten, eta 10:30 aldera, alkatea eta zinegotziak eta kofradiako lehendakari eta arduradunak prozesioan joan dira udaletxetik elizaraino.

Meza nagusia egin dute ondoren. Bukatutakoan, San Pedroren omenezko prozesioa hasi da eliza parean eta, ohitura zaharrari ekinez, kilin-kalakoa egingo da santuaren irudiarekin santuaren portuko irudi aurrean. Gero, Kaxarranka dantzatu du Asier Uskolak, zortzi kidek eutsitako kaxaren gainean.

Lekeition ez ezik, sanpedroak ospatzen ari dira, besteak beste, Lasarte-Orian eta Zumaian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.