Euskal Presoak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek "gehiegizkotzat" jo ditu ETAko presoei ezarritako zigorrak

Jose Ricardo de Pradaren arabera, "alde handiegia" dago ETAko presoek eta ETAkoak ez direnek betetzen dituzten zigorren artean.

2014ko uztailaren 2a
07:20
Entzun 00:00:0000:00:00

ETAko presoei ezarritako zigorrak "gehiegizkoak" direla uste du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Jose Ricardo de Pradak. Adierazi du zigorren betetze maila "oso bestelakoa" dela gainontzeko presoekin konparatuz: "Aldea handiegia da ETAko presoei eta ETAkoak ez direnei jarritako zigorren artean".

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko udako ikastaroetan egin ditu adierazpenok De Pradak. Gaineratu du gizatasunari lotutako "behar baten arabera" aplikatu behar direla zigorrak, preso guztientzat "parekideak" izan daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.