Afganistan

Ustezko 21 ekintzaile hil dituzte Afganistanen

NATOren "zigorgabetasuna" kritikatu du Amnesty International erakundeak.

2014ko abuztuaren 11
09:05
Entzun

Badira hiru urte nazioarteko tropak Afganistandik ateratzen hasi zirela, baina horrek, egoera lasaitu ordez, okerragotu egin du gatazka. Gaur bertan ustezko 21 ekintzaile taliban hil dituzte NATOko indarrek, herrialdearen hegoaldean egindako bonbardaketan.

Nazioarteko iturrien arabera, erasoaldia Marjaheko barrutian izan zen, han ekintzaileak "hainbat segurtasun kontrolen aurkak ekintzak prestatzen" ari ziren.

Bestalde, Amnesty International erakundeak NATOko soldaduen "zigorgabetasuna" salatu du komunikatu batean. AIko arduradunen esanetan, nazioarteko indarrek ziilak hil dituzten kasuetan ez da epaiketarik ez ikerketarik egin erantzuleak bilatu eta zigortzeko.

ISAF Segurtasuna Laguntzeko Nazioarteko Indarrak iragarri du urte honen amaieran erretiratuko dituela tropak herrialdetik. Aldiz, AEBek beste 9.800 militar utziko dituzte Afganistanen, 2016ko urte bukaera arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.