Albistea entzun

PSE-ren Kongresua

Pedro Sanchez: "Konstituzio Federal baten alde egingo dugu, separatismoek ez dakartelako ezer"

Aresek politikagintzari agur esateko baliatu du PSEren kongresua. Euskadiko sozialistek bihar izendatuko dute Idoia Mendia idazkari nagusi.

Idoia Mendia, Patxi Lopez eta Pedro Sanchez, gaur, Bilboko kongresuan.
Idoia Mendia, Patxi Lopez eta Pedro Sanchez, gaur, Bilboko kongresuan. Alfredo Aldai / EFE

Berria -

2014ko irailak 20 08:18

Pedro Sanchez izan da gaur PSEren kongresuko protagonista nagusia. Eguerdian hartu du hitza Espainiako sozialisten buruak, eta, besteak beste, independentzia aldarrikapenak izan ditu hizpide. Sanchezek ohartarazi du halako mugimenduek "banaketa sustatzen" dutela eta, horiek hala, sozialistek federalismoaren alde egingo dutela. "Espainian estatu moduan beti elkarrekin eta bat eginda egin izan dugu aurrera; horregatik, Katalunian piztu den estatu krisiaren aurrean zentzuz eta ausardiaz jokatu behar da".

Bide batez, abortu legearen aurka egiteko ere baliatu du Sanchezek agerraldia, eta eskatu dio Mariano Rajoy presidenteari Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroari "dimitituarazteko" eta abortuaren legea "tiraderan ondo ixteko".

Bestetik, gaur arte erakundeko idazkari izan denak, Rodolfo Aresek, politikagintzako lehen lerroa uztea erabaki du, 30 urte luze iraun duen "aro baten amaiera" dela nabarmenduz. Egindakoaz "harro" dagoela adierazi eta "terrorismoari aurre egin" dioten "heroi anonimoak" goraipatu ditu.

Patxi Lopezek ere alde batera utzi du legebiltzarkide kargua Madrilera joateko. Agur hitzaldian nabarmendu du sozialistek Espainia eta Euskadirako defendatzen duten eredu federala dela "mundu osoaren erreferentzia". Haren esanetan, izan ere, "nortasunak batzea, eta ez banatzea" da helburua, "soilik bat eginez geureganatuko dugulako etorkizuna".

Lopezen ordezkaritza hartuko du bihar Idoia Mendiak. Buruzagitzako beste kideen izenak, berriz, gaur gauean emango dituzte jakitera.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Usurbilgo udaletxea. ©NOAUA

Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzeko exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak

Xabier Martin

Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak.

Eneko Andueza eta Maria Txibite, bilera ostean. ©Berria

Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek

Gotzon Hermosilla

PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte.

<b>Foru Hobekuntzaren 40. urteurrena ospatu zen atzo Senatuan.</b> ©J.C. HIDALGO / EFE

Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean»

Joxerra Senar

Senatuan egin da Nafarroako estatutuaren urteurreneko ekitaldi nagusia. Hitzeman du «lehenbailehen» egingo dutela ituna trafiko eskumenari buruz

EH Bilduko Maddalen Iriarte eta Nerea Kortajarena aurrekontuei buruzko agerraldi batean. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei

Xabier Martin

Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...