jugoslavia ohia

Fiskalak bizi guztiko espetxe zigorra eskatu du Karadzicentzat

Gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak leporatu dizkiote Hagan, bere kontrako epaiketaren azken fasearen hasieran.

Karadzic, iaz, auzitegian. MICHAEL KOOREN, EFE
2014ko irailaren 29a
15:47
Entzun

Azken hitza hartu du Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiko fiskalak epaiketan, eta esan du Bosniako musulmanen aurkako erasoa "zuzena eta aurrez prestatutakoa" izan zela. Radovan Karadzic Bosniako serbiarren presidenteari, besteak beste, Srebrenican 12.000 musulman hiltzea eta Sarajevoko setioa leporatzen zaizkio —azken horretan 12.000 zibil hil ziren—.

Fiskalaren arabera, hil arteko espetxe zigorra da Karadzicen auzian epai egoki bakarra. Karadzicek bere burua defendatzea erabaki zuen auzi horretan, eta asteazkenean hartuko du berak azken hitza. Epaileek hartuko dute gero erabakia, baina hilabeteak behar ditzakete horretarako.

Mladici egotzi dio ardura

Radovan Karadzik 2008ko uztailaren 21ean atxilotu zuten Belgradetik gertu (Serbia). Epaiketan argudiatu du Srebrenicako sarraskia Ratko Mladicen ardura izan zela (Hagan ari dira hori ere epaitzen), eta ez berea. Esan du, gainera, atxilotu zuten arte ez zuela Srebrenican gertatu zenaren berri izan, eta agintean zela gehiegikeria bakar baten berri ez zuela izan.

1995ean Nazio Batuen Erakundeak sortua, Jusgoslavia Ohirako Zigor Auzitegiak 161 lagun auzipetu ditu, gehienak serbiarrak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.