NBE

Segurtasun Batzordean sartu dira Venezuela, Zeelanda Berria, Angola, Malaysia eta Espainia

Kide ez-iraunkor gisa sartu dira batzordean, bi urterako.

NBEren Segurtasun Kontseiluaren bozketa. MARK GARTEN, EFE
2014ko urriaren 16a
13:38
Entzun

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordeak kide ez-iraunkorrak aukeratzeko bozketa egin du New Yorken. Iraunkorrak ez diren hamar kideetatik bost hautatu dituzte; urtarrilaren 1ean hasiko dira zeregin horretan. Gainerako bostak AEBak, Errusia, Txina, Erresuma Batua eta Frantzia dira.

Batzordeko 193 herrialdeak zeuden botoa ematera deituta, eta aukeratua izateko beharrezkoa zen botoa eman dutenen artean bi herenak eskuratzea. Venezuelak 181 boto jaso ditu, Angolak 190, Malaysiak 187 eta Zeelanda Berriak 145. Horiek bozketaren lehen txandan lortu dute kide izateko beharrezkoa zen babesa. Espainiak, aldiz, hirugarren txandara arte itxaron behar izan du —Turkiarekin aritu da lehian—. Espainiak 132 boto izan ditu; Turkiak, berriz, 60.

Venezuela aukeratu izana kritikatu du Samantha Power AEBetako enbaxadoreak: "Tamalez, Venezuelaren jarrera NBEren Kartaren espirituaren aurka joan da, eta giza eskubideekiko bere urraketak gatazkan daude karta horrekin".


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.