8.000tik gora lagunek sinatu dute jada BERRIAri babesa adieraziz

Eusko Jaurlaritzak egunkariari emandako laguntza 210.000 euro urritu ostean jo du BERRIAk irakurle eta herritarrengana, babes eske. Sinatzeko, sakatu hemen.

2014ko urriaren 22a
07:22
Entzun

BERRIAri inoizko laguntza eskasena emango dio Jaurlaritzak, %14 jaitsita. Banaketa irizpideak aldatuta, iaz baino 210.000 euro gutxiago emango dizkio Jaurlaritzak egunkariari; 1,3 milioi, guztira. Zalaparta sortu du erabakiak sare sozialetan, eta dozenaka babes mezu idatzi dira #babestuBERRIA traolarekin.

Eusko Jaurlaritzari atzera egin dezala eskatzeko, sinadura bilketa bat jarri du martxan. Kazetaren ustez, murrizketa oztopo handia da bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko. http://www.berria.eus/babestuberria/ helbidean dago euskarazko egunkari nazionalari babesa azaltzeko aukera.

Euskarazko kazeta nazionalari zuzeneko kaltea egin dio irizpide berriak. Kontua da hedabide guztiak elkarren parean jarri dituztela: doakoak eta ordainpekoak, tokikoak eta nazionalak. Bi aldeetatik jasan du kaltea BERRIAk: Euskal Herri osoa du eremu —leku euskaldunak eta erdaldunak, irismen handikoak eta txikikoak—, eta irakurleek ordaindu egiten dute —ez da hedabide guztien kasua: batzuek banaketa orokortua dute, debaldekoa—. Tokiko hedabide gehienek diru gehiago jasoko dute. Hedadura handiko hedabide izateak soilik hamar puntu eman ditu. Kalitatea eta horrelako irizpiderik ez da ageri listan.

Diru laguntzez eginiko banaketa babestu du Jaurlaritzak ohar batean, "eraginkortasun" irizpideak argudiatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.