Musika

Erreboltarako patxada

Ska eta punka Mediterraneoko eta euskal kantutegi tradizionaleko doinuekin nahasi ditu Itziarren Semeak taldeak 'Revolta' diskoan

Itziarren Semeak taldeko kideak.
Itziarren Semeak taldeko kideak. Marisol Ramirez / Argazki Press

Berria -

2014ko urriak 22

Beren alde makurtu dute denbora. Urtebete hartu du Itziarren Semeak taldeak Revolta diskoa prestatzeko, eta zorrotz begiratu ahal izan dute horregatik laugarren diskoko kanta bakoitza. Ibon Altuna abeslariak azaldu ditu ondorioak: «Gure diskorik onena eta landuena da». Eta Manex Altuna gitarra jotzaileak azaldu du erreboltarena: «Orain arteko lanetan ia-ia sortu dugun guztia sartu dugu diskoan, baina oraingoan kanpoan gelditu dira gure ustez barruan egotea merezi ez zuten kantak. Beste diskoetan bi-hiru hilabete lehenago prestatzen genituen, eta orain, urtebete pasatu dugu maketak egiten, kantak hobetzen, konponketak zehazten...». Errebolta prestatzen.

Karibetik Mediterraneora egin dute bidaia. Ska eta punka dira oraindik ere Itziarren Semeak taldearen musikaren osagai nagusiak, baina orain nahasketa bestelako aire batzuekin aberastu dutela azaldu dute. «Orain arte Jamaikatik zetozen doinuak, ska eta reaggea izan dira haize konponketan prestatzerakoan izan ditugun erreferentzia nagusiak, baina gustatzen zitzaizkigun doinu balkanikoak, apur bat sobietikoak ere dei daitezkeenak, greziarrak, Italiakoak, eta Mediterraneo ingurukoak. Orain arte sekula eman ez diogun ukitu bat eman nahi genion kantei horrekin». Haize tresnentzat egindako konponketetan igartzen da nagusiki haize aldaketa hori, baina gertuago ere jarri dute begia. «Gure sustraietara egin dugu bidaia». Izan ere, Azkaindarrak eta maskaradako doinuak ere txertatu dituzte beren kanetan, eta Ruper Ordorika musikariaren Zenbait bertso xelebre abestiaren moldaketa bat ere egin dute diskorako.

Salaketa doinuak

Revolta. Diskoaren izenburua ez da debaldekoa. «Gauzak aldatzeko gogoa eta itzulera adierazten ditu hitz horrek», azaldu du Ibon Altuna abeslariak, eta agerikoa da haserrea eta salaketa doinua taldearen kantetan. Nabarmena da hori, adibidez, erreboltarako deia egiten duen Revolta abestian eta kriminalizazioaren satira argia den Todo es ETA izeneko kantetan. Orreagako bataila da Nafar erreserbak izeneko abestiaren gaia, akelarre giroan kokatzen da Sorgin dantza kanta, Kuba du gai Habana abestiak eta berriz ere erreboltarako deiarekin amaitzen da diskoa Beti aurrera-rekin. «Orbanez beteriko aurpegian igartzen da/ kolpeak jasotzeko modu atseginik ez dagoela». Argia da leloa ere: «Beti aurrera, beti,/ atzera pauso barik».

Kolaboratzaile sorta izan dute diskoan laguntzaile Itziarren Semeak taldekoek. Iñigo F. Ruiz gitarra jotzailea, Iñigo Espiña biolin jotzailea, Ines Osinaga Gose taldeko abeslari eta trikitilaria, Glaukoma taldeko Jauntxo Arakama abeslaria, eta baita Gatillazo taldeko Evaristo abeslaria ere. Horiek, besteak beste. Kaki Arkarazoren laguntza ere nabarmendu du abeslariak. Hark lagundu omen ditu kantuak kantuago egiten. «Kantak hobeak direla uste dugu, landuagoak direla».

Bateria jotzaile berria izango dute aurrerantzean: Alain Egiguren. Xutik taldeko Patxi eta Mizelek lagundu dituzte taldekoak diskoa grabatzerakoan, eta haiek izango dira zuzenekoetan ere.

Atzo eskaini zuten diskoa aurkezteko lehen kontzertua Bilboko Larrabetzu tabernan. Elkartasun keinu bat izan zen. Izan ere, iritzi artikulu bat idazteagatik urtebeteko zigorra jaso du Aitor Zelaietak, eta horregatik hautatu zuten haren taberna aurkezpenerako. Argentina eta Txilen bira egingo dute gero, eta azaroaren 22an eskainiko dute Euskal Herrian lehen kontzertua, Andoainen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Sindikatuen agerraldia, gaur. ©BERRIA

Hezkuntza Sailak «planifikazio integralik» ez duela salatu dute sindikatuek

Gotzon Hermosilla

Ohartarazi dute «transmisio kasuak ugarituko» direla neurriak hartzen ez badira. Greba egunetik astebetera, adierazi dute ez dutela baztertzen beste mobilizaziorik egitea.

Hainbat ikasle, ikasgeletara sartzeko zain, Bilbon. ©Luis Jauregialtzo / Foku

32 ikasgela itxi dituzte egun bakarrean Hego Euskal Herrian

Mikel O. Iribar

Ikasturtea hasi zenetik, 364 ikasgela daude itxita Hegoaldean. Guztira 231 ikastetxetan izan dira itxiera horiek.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Lehen aldiz, laurehun kasuren langa gainditu du Nafarroak

Uxue Rey Gorraiz

Beste 826 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Horietatik 421 Nafarroan detektatu dituzte. Positiboek goia jo dute lurralde horretan, eta hildako bat izan da. 497 lagun daude erietxean Hegoaldean: horietatik 81, ZIUetan.

Azkoienen lasaitasuna zen nagusi atzo. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Azkoien, ia bakartuta

Joxerra Senar

Bihartik, ezinbesteko arrazoiengatik ez bada, ezingo da herrian sartu edo irten. Edukiera erdira jaitsiko dute, eta tabernak 22:00etan itxiko dituzte

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna