Fernandez Diaz "ziur" da Kataluniako mossoek "legea betearazi" egingo dutela

2014ko azaroaren 5a
15:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazi Onda Cero irratian egin diote elkarrizketa. Bertan esan duenez, mossoek, Katalunian ordena publikoa betearazteko eskumena dutenek, "legea betearazi" egingo dute igandean; Kataluniako Gobernuak galdeketa egitea galaraztea esan nahi du horrek, Fernandez Diazen arabera.

"Legeak dio deialdi hori ezin duela Kataluniako Gobernuak sustatu", nabarmendu du: "Norbaitek hori egiteko asmoa badu, mossoek galarazi behar dute". Ziur da poliziek hala egingo dutela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.