Galdeketa Katalunian

1.860.000 boto independentziaren alde

Mahai guztiak zenbatuta, Katalunian egin duten galdeketan 2.305.290 pertsonak eman dute botoa, eta hamarretik zortzik Katalunia independentearen alde egin dute. Alderdi subiranistek 2012an eskuratutakoak baino boto gehiago izan dira galdeketan. Bideoa: Eragileen adierazpenak bozkalekuetatik (Martxelo Otamendi, BerriaTB).

Jon Ordoñez - Jon Olano -

2014ko azaroak 10 07:23

Amaitu da atzoko botoen zenbaketa, eta, datuen arabera, Katalunian independentziaren aldekoak indartuta atera dira. Galdeketa ofiziala izan ez arren, Konstituzionalak debekatu arren, hauteskundeetan baino lau aldiz bozkaleku gutxiago egon arren eta emaitza bete beharrekoa ez izan arren, 2,3 milioi kataluniar bozkatzera joan ziren atzo, Katalunia estatu izatea nahi duten, eta hala bada, independente izatea nahi duten.

Botoen %100 zenbatuta, 2.236.806 herritar joan ziren atzo bozkatzera. Botoa eman zuten hamarretik zortzik independentzia nahi dute. Lehen aldia da Espainiako estatuan horrelako galdera bati milaka eta milaka herritarrek elkarrekin erantzuten diotena, eta emaitza esanguratsua da. Zehazki, boto-emaileen %80,76k egin dute Katalunia estatu independente izatearen alde; %10,1ek, berriz, Katalunia estatu izatea nahi dute, baina ez independente. %4,5 dira, berriz, Katalunia estatu izatea nahi ez dutenak.

Datu absolutuetan, behin mahai guztiak zenbatuta, 1.861.753 dira boto independentistak; 232.182 estatua bai baina independentzia nahi ez dutenak; eta 104.772 unionistak. Lehenengo galderari bai —Katalunia estatu izatearen alde— erantzun baina bigarrena zuri utzi dutenak 22.466 izan dira, boz guztien %0,97, hain zuzen ere. Generalitateak azaldu duenez, 13.573 izan ziren atzerrian bozkatu zuten katalanak, mundu osoko 19 hiritan atondutako bozkalekuetan. 

Masek nabarmendu du Katalunia "indartuta" atera dela, eta iragarri du bihar jakinaraziko dituela hurrengo urratsak. Konparazio baterako, alderdi subiranistek —CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP— 2.100.503 boto bildu zituzten guztira 2012ko hauteskundeetan. Espainiako Gobernuak, ordea, "ariketa antidemokratikotzat" jo du galdeketa. Espainiako Gobernuak iragarri du Fiskaltzak galdeketa bultzatu dutenen aurka joko duela.

Parte hartzea goizean goizetik izan zen handia, eta ilara luzeak sortu ziren. 1.142.910 lagunek eman zuten botoa 13:00era arte, eta 1.977.531k 18:00etara arte. Joana Ortega presidenteordeak adierazi zuenez, behin mahai guztiak zenbatuta, parte hartzea 2.250.000 inguruan kokatzea espero dute.

Aldea egon da Katalunia osatzen duten zazpi eskualde administratiboen artean, emaitzari dagokionez. BAI-BAI aukerak Erdialdeko Katalunian (%88,29) lortu du babesik handiena, eta txikiena Bartzelonan (%77,52). Alderantziz, Kataluniako hiriburua barneratzen duen eskualdean izan da ezezkoaren aldeko boto gehien (%5,26). Saioa Baleztena kazetariak Bartzelonako auzoetako kronika jaso du BERRIArako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Marcelo de Rebelo de Sousa Portugalgo presidentea hauteskundeetara aurkeztuko zela iragartzeko egindako agerraldian, abenduaren hasieran, Lisboan. ©MANUEL DE ALMEIDA / EFE

Abstentzioa izango da Rebelio de Sousarem mehatxu nagusia bozetan

Julen Aperribai

Presidentetzarako hauteskundeak egingo dituzte Portugalen gaur, eta egungo presidente Marcelo Rebelo de Sousa da faborito argia. Itxialdian izan arren, bozkatzera joateko deia egin diete herritarrei

Varanda koroa, 2017an, Xuxako katedralean; bi aldiz bonbardatu dute. ©J. C. V.

Gutunik ez Xuxatik

Joan Cabases Vega

Libanon, milaka armeniar negarrez ari dira Azerbaijanen kontra porrot egin dutela-eta Karabakh Garaiko gerran, eta atzerapausotzat daukate beren existentziaren aldeko borrokan.

Bidaiari gutxi batzuk Londresko Heathrow aireportuko korridore batean, iragan astelehenean. ©NEIL HALL / EFE

Birus mugagabea nola mugatu

Julen Aperribai

Erresuma Batuak eta Europako Batasuneko zenbait herrialdek bidaiarien mugimenduak murrizteko eta kontrolatzeko neurriak zorroztu dituzte, koronabirusaren aldaera berrien hedapena galarazteko. Txertoa jaso izana herritarren joan-etorriak baimentzeko irizpidetzat hartzea proposatu du Greziak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.