Amatasun laguntza jaso dutenei zerga atxikipena itzuliko diete

Iker Aranburu.
2018ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Errenta zergan atxikitakoa berreskuratzeko eskubidea dute azken lau urteetan amatasun laguntza jaso duten emakumeek —eta gizonezko gutxi batzuek—. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, Gizarte Segurantzak ordaindutako amatasun laguntzari ezin zaio errenta zergarik ezarri, ez baita soldata bat, baizik eta ama izateagatik langileak galduko dituen diru sarrerak konpentsatzeko subsidio bat baizik. Auzitegiak gogorarazi duenez, baimenak irauten duen bitartean, langilearen kontratua eten egiten da. Gizarte Segurantzak ematen dituen laguntzak ez ezik, errenta zerga ordaintzetik salbuetsita daude beste erakunde publikoek amatasuna dela eta ematen dituzten beste laguntzak ere. Gizarte Segurantzak iragarri du aurrerantzean ez diela errenta zergaren atxikipenik egingo amatasun subsidioei.

Epaiak atzerako eragina duenez, orain arte egindako atxikipenak itzuli beharko dituzte ogasunek. Berez, ordea, 2014tik orain artekoak bakarrik itzuli beharko dituzte, aurreko zorrak iraungita baitaude. Ehun milatik gora lagunek dute horretarako eskubidea Hego Euskal Herrian. Ikusteko dago bere kabuz itzuliko duten ala eskatu egin beharko den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.