Iker Aranburu.
Zorraren krisia. Mugak defizitari. Analisia

Mezua merkatuei eta langabeei

2012ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Deigarria behintzat bada. Espainiak bere defizitaren murrizketa atzeratu nahian dabilen unean bertan dabil bere erkidegoak kate motzean lotu nahian betiko. Malgutasuna nahi du epe laburrean Madrilgo gobernuak Europan, eta malgutasuna da epe luzean administrazio guztiei ukatuko diena. Ikusteko dago Espainiak zer lortuko duen Europarekin, orain arte Europako Batzordeak ez duelako entzun nahi. Baina Angela Merkelek ez du azken ezezkoa esan, agian Mariano Raxoi ez zelako eskaera egitea ausartu herenegun Berlinen bildu zirenean. Raxoik nahiago du Bruselak berak egitea proposamena, hilabete barru hazkunde aurrikuspenak kaleratu eta helburuak bete ezinak direla ikustean.

Espainiak ez du atzerapena kapritxoz eskatu. Kalkuluak egin ditu, eta ohartu da defizit publikoa aurten BPGaren %4,4ra jaisteko beste 40.000 edo 50.000 milioi euro lortu behar dituela nonbaitetik. Edozein unetan diru hori lortzea zaila bada —Euskal Herri osoaren BPGaren erdia da—, are zailagoa da krisi garaian lortzea, murrizketa horiek ekonomia uzkurtzen dutelako, zerga bidezko diru sarrerak gutxitu, langabezia handitu, eta atzeraldiaren gurpil zoroa elikatu.

Hori egin nahian dabilen unean debekatu nahi die bere buruari eta bere menpekoei defizita erabiltzea ekonomiari bultzada emateko. «Merkatuei mezua bidaltzeko da», argudiatu du Luis de Guindos Ekonomia ministroak. Hori berresteko, Egonkortasun Legeak dio «erabateko lehentasuna» duela zor publikoa eta haren interesak pagatzeak beste edozer gastuaren aurretik. Hortaz, garrantzitsuagoa da bankuei pagatzea, pentsioak edo langabezia sariak pagatzea baino. Ederra mezua, 5.273.600 langabeentzat.

Gastu publikoaren desorekak zuzendu behar direla onartuta ere, helburu horretan obsesiboki aritzeak ekonomiari berari kalte egiten dio, eta eragotzi egiten du kontuak orekatzeko helburua bera. Nazioarteko Diru Funtsakaste honetan esandakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.