Arabako Ingurumen diputatua ikertzen ari dira

2023ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
El Diario.es-ek jakinarazi duenez, Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredo ikertzen ari dira. Bergaran (Gipuzkoa) hondakinak balorizatzeko instalazio baten inguruan ustez egindako delitu batengatik ari dira ikertzen. Talde ekologista batek egin zuen salaketa, Bergarako Udalaren irizpidearen aurka proiektu bat onartzeagatik. Fiskaltzak delitu zantzuak atzeman ditu orain.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde zen orduan. Herenegun izendatu zuten Arabako Foru Aldundiko Iraunkortasuneko, Nekazaritzako eta Natura Inguruneko diputatu. Javier Agirre Jaurlaritzako Ingurumen Kalitate zuzendaria ere ikertzen ari dira auzi beragatik. Biek jarraitzen dute beren karguan. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak berretsi zuen ikerketa abian zegoela.

Hondakinen baliarazte proiektuak Valogreene Paper izena zuen, eta horrela izendatu du fiskaltzak auzia ere. PPk jakinarazi du Gonzalez ahaldun nagusiaren eta Barredoren beraren agerraldia eskatuko duela, azalpenak eman ditzaten. Elkarrekin Arabak ere eskatu du ahaldun nagusiak agerraldia egin dezala «urgentziaz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.