1936ko abuztuaren 9an

Cristobal Bengoetxea
2011ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Abuztuko bigarren igandean, 12 orduan baino gutxiagoan, «bero» zetorren 36ko uda hartan, duela 75 urte, Arabako Lautadan eta Urbasan gertatu zen.

Zalduondo eta Galarretako (Araba) parrokoari —taldeak definitu gabe zeudelakoZegaman (Gipuzkoa) «exiliatu» zen— igandeko meza bi herrietan ospatzea zegokion, baina herritarrek nola hartuko zuketen argi ez zuenez, laguntza «eskatu» zuen. Goizean agertu zen, 26 falangista armatuk lagunduta; batek meza ospatu zuen bitartean, besteek Zalduondoko Udaletxean 18 lagun giltzatu zituzten, haien artean Miguel Gil maisua; gerta zitekeena susmatu zuten, batzuek izan ezik, mendira alde egin baitzuten.

Izua berehala zabaldu zen Galarretara (Zalduondotik 2 kilometrora), eta gerta zitekeena nik ere kontuan hartuz, badaezpada ere nire baratzean «exiliatu» nintzen. Laster falangista armatu batzuk etxera iritsi ziren, nitaz galdezka; nire emazteak ezer ez zekiela esan zien, baina ezbehar batzuk direla medio berehala nire aurrean zeuden haien fusilekin apuntatzen, eta herriko eskolan giltzaturik, non izuturik eta kezkaturik oso nire lagun eta maisu Bernardino Domingo eta beste 3 lagun zeuden.

Gutxi izango bagina bezala, ate beretik Gordoako maisua, Mauricio Rodriguez laguna ereagertu zen.Zergatiak jakin gabe, eta ausartu ere ez galdetzeko, bi maisuak eta ni neu kamioi baten barruan geunden, Zalduondoko Udaletxerantz; orduan, 21 lagun ginen batere erosoa ez zen egoera hartan. Ez ziguten galdetu gure izena, ezta deklarazioa hartu ere, baina espero gabekoak eta kezkagarriak izan ziren inguruko Alkateen bisitak bai jaso genituen, eta gure kezkak eta egonezinak handitu ziren; baina hipokritarena parrokoarena izan zen; izutuarena eta inpresionatuarena egiten, gaizki bageunden, askoz gaizkiago utzi gintuen esan zigunean: denok hiltzeko asmoa zuten, baina medikuen, alkateen eta neronen interbentzioa dela medio, ematen du bakan batzuk bakarrik hilko dituztela. Berari inoiz ez kulparik egozteko, zeren eta belauniko ere jarri da hori ekiditeko, eta bera da gehien deitoratzen duena.

Arratsaldea mantsoegi doa, esan arte Gordoa, Galarreta eta Zalduondoko maisuak eta ni Gasteizera eramango gaituztela; ematen zuen baten batek martxan jarri izan zuela makabro selekzio bat; gero eta tentsio, larritasun, izu handiagoa… Zalduondo, Narbaxa, Aspuru, Larrea, El Patio eta, arratsaldeko zortzietan, aurreko egunetan nafar falangistek eta erreketeek gogorrago zigortzeko —esaten baitzuten arabarrak bigun samarrak zirela— irekitako Gasteizko Nafar Zentroan eskuburdinekin geunden. Sega gizona hurbiltzen ari zela ematen zuen, ezer asimilatzeko denborarik gabe.

Bi ordu egoera zail eta korapilatsu horretan egon ginen, ez aurrera ez atzera, gaueko hamarrak arte, ekarritako auto beltzetara berriz itzularazi gintuzten arte, azkenean Nafarroarantz. Tolesgabetasuna gurea, une horretan pentsatu genuenean berriz etxera eramango gintuztela, jakin gabe ordurako gure etorkizuna erabakita zegoela. Txoferrari galdetu nion nora gindoazen; berak esan zidan hasieran Olatzagutira gindoazela, baina gero ez zekiela. Egoera gero eta zailago eta tunel gero eta beltzago horretan, Agurainetik pasatzerakoan autotik salto egingo nukeela erabaki nuen, eta errepublika ingurura hurbil zegoelako pasako nintzatekeela, baina ezin.

Olatzagutian, eskolta aldaketa egin zuten, buruzagia izan ezik, eta txofer berriak galdetu zuen: Hauek nora eramango ditugu? Mendi baten izena entzun genuen, gero eta urduriago; atera eta berehala, Iruñera doan errepidea utzi genuen, eta Urbasakoa hartu; dagoeneko ez dago inolako dudarik, hil egingo gaituzte… Berriz autotik botatzea pentsatu nuen, baina ezin.

Urbasara iritsi, kolpeak jaso, ez baikenuen nahi autoetatik atera, eta batek fusilarekin apuntatzen ninduen bitartean, ondorengoak honako hau zioen: atera arte ez bota tiroa, bestela autoa odolez zikinduko da, gogoratu atzo gertutakoa.

Metro batzuetara, maisuak zutik daude; lehenengoa Mauricio, bigarrena Miguel, hirugarrena Bernardino, eta gero ni; 2 metro atzerago, 10 gizon zaharkitutako fusilekin.

Azken unean, bizitza «erosten» saiatu nintzen, nire ondareak eskainiz; erantzuna: «Ondare haiek falta egingo zaizkie zure emazte eta alabei», eta agindu zuen «fuego».

Une horretan, falangisten buruzagiari bultza egin eta lurrera erortzen zen bitartean, iluntasunerantz korrika atera nintzen. Haiek tiroak bota zituzten, eta Mauricio jaunak oihukatu: zuek korrika egin, nik ezin dut, hemen hil nazatela. Estropezu egin, lurrera erori, eta iluntasunak eta zenbait arrokak babesten ninduten; hiltzat eman ninduten. Ezkutatua nengoen tokitik, Bernardinozerraldo erortzen ikusi nuen, hil-orro gogorra oihukatuz; berehala beste birenak, Miguel eta Mauricio jaunenak. Berriz, korrika atera, eta oraindik azken tiroak entzun ahal izan nituen; niri gauza bera egitera etorri zirenean, ez ninduten aurkitu.

Ilargi betea eta gaueko hamaikak hogei gutxi zirelarik, hiru gorpuak lurrean etzanda, bizirik gabe gelditu ziren, haientzat dena bukatua. Ni, berriz, galduta, izututa, dardaratsu, zaurituta, puskatuta… bakarrik Urbasako handitasunean, otsoak berriz nire bila etorriko zirelakoan, gertatu zen bezala, errepresaliatutako eta dudazko etorkizun bateko segida zen.

Aurreko guztia Pedro Salinas Arregi ihes egitea lortu zuenak 1955ean idatzitako memorien zati baten laburpena besterik ez da (1887, Galarreta / 1962, Altsasu — Arabako Foru Aldundiko Diputatua). Gau horretan 3 maisuk haien bizitza galdu zuten, eta zegokien justizia lurperatua gelditu zen betiko, Otxaportilloko leizean, bakar-bakarrik maisu errepublikanoak zirelako. Haiek ez dira bueltatuko, eta galdutako justizia ez zaie onartuko, baina behintzat haien eredua ezagut dezagun, berriz gerta ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.