Dirua behar nuen lehenbailehen. Ez nenbilen txarto diru aldetik, baina abaguneko zerbait zen, garrantzi txikikoa: 60.000 euro, urtebetean itzul nitzakeenak, hilean 5.500 euro ordainduta; guztira, 66.000 euro. Bankuak ez zidan inolako eragozpenik jarri, baina ezinago arrazoizko proposamen bat egin zidan: alegia,urtebeteko finantzabide horrek estu eta larri ibilaraziko omenninduen, beharrik gabe; hamar urteko finantzabidea hautatuz gero, ordea, oso kuota erosoa ordaindu beharko nuen hilean, 700 eurokoa; mailegu horren bidez, gainera, urtean 1.800 euroko zerga arintze bat egin ahal izango nuen.
Kontuak egin nituen: hamar urtean 700 euro ordainduz gero urtero, guztira 84.000 euroordainduko nituen; horiei 18.000 euroren zerga kenkariak kenduz gero, 66.000 euro geratuko zitzaizkidan, eta kopuru hori urtebeteko mailegu baten bidez ordaindu ahal izango nuen. Oso arrazoizko proposamena iruditu zitzaidan, bada, eta laster batean onartu nuen.
Lasterregi onartu ere. Egia zen, oso erosoa gertatuko zitzaidan, eta ez zien kalterik egingo nire interesei. Bankua zen, ordea, benetako onuraduna; altxor publikoa, berriz, kaltetua. Proposamena onartuta, hain zuzen, diru publikoari zegozkion 18.000 euro banku pribatura aldatu nituen. Maizeragin ohi ditugu halako aldaketak: batzuetan, horretara behartuta, eta prestatua diguten amarruan harrapatuta geratzen gara; eta, beste batzuetan, geuk hala nahita. Nork bere interesak aldezten ditu —banakakoak eta, eskuarki, txikiak—, eta guztion artean aldezten ditugu finantza munduaren interesak. Halakoxea da amarrubidea, eta aise heldu ohi diogu; eta, zenbaitetan, baita gogo biziz ere.
«Hauxe daukagu», esan dezakegu geure artean, baina ezinahantzi dugu jende askorentzat makurra dela egoera —eta,aspalditik, ezinago makurra—,eta egunetik egunera aregordinagoa bihurtzen ari da.Ekonomiak bere arauak dituela eta horiek bete beharra daukagula saldu digute, eta, hala,onarrarazi egin digute ekonomia kapitalista, zeinak hainbatbaliabide xahutu baititu, etadesberdintasun izugarriakeragin munduan. Gaur egun,kapitalismoaren ardatza dafinantza ekonomia, eta horrekeragin zuen —nahita, agian—krisiaren hasiera. Finantzaekonomiaren zeregina hain da funtsezkoa, finantza erakundeak salbatu egin behar izanbaitzituzten diru publikoa,hau da, gure dirua dohainikemanda. Estatuak pobretu egin ziren, eta finantza erakundeak—orain merkatu direnak—,aberastu; hala, publiko zenariekin zioten, eta berek markatutako interesean erosi zuten zor publikoa. Horrek publiko zenaren porrota ekarri zuen, publikozen oro pribatu bihurtzekoeskatzeraino, eta lan eta soldata baldintzak kaskartu egin ziren, eta gizarte alorreko guztia desegin.
Dagoeneko geurea da krisia, eta, aurre egiten ez baldin badiogu, geldiarazten ez baldin badugu eta gure gobernariak estutzen ez baldin baditugu —gustura asko men egiten baitiete ekonomia boterearen aginduei—, aurrerantzean ere estutu egingo gaitu. «Hauxe daukagu» esamoldeari, bada, beste hau erantsi beharko diogu: «Hemen gaude, eta aintzat hartu beharko gaituzue», enpleguaren, soldaten eta ongizate estatu baten alde.
Bizi garen gizarte honetan, oraindik ere, handia dabaliabideen maila; bainaeskandaluzkoak eta gero etahandiagoak dira desberdintasun mailak ere, gero eta txikiagoaden gutxiengo baten onerako eta gero eta handiagoa den gehiengo baten kalterako. Banaketa sustatu beharra daukagu; hori bezain erraza da, edo hori bezain zaila. Lehenik eta behin, premiarik handienean daudenen beharrizanik oinarrizkoenak bete beharra daukagu, eskubideak —pertsona guztiek berezko dituztenak— bermatuak izango ditugun gizarte baterantz jo dezagun, banakako kontsumo alferrikakoen kaltetan bada ere. Izan, badira baliabideak; banaketa baten premia daukagu. Andre eta gizon guztion esku dago.
Horregatik, bada, elkarretaratze batera deitu nahi dugu, irailaren 25erako, 18:30ean, Iruñeko Merindadeen plazan. Gure eskabideak: bertan behera gera daitezela murrizketak, eta zuzenki bana ditzatela baliabideak eta lana. Zatoz!
(Erredakzioan itzulia)
Finantza eragiketak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu