Pizgarri berdea

Jon Sueza
2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Gauza berdeak, ausartak izateaz gain, azkarrak ere badira. Gasteiz Europako Green Capital berria dugu, Hanburgori erreleboa hartu ondoren. Horretaz baliatu behar gara gure «euro eskualdeak» berehalako etorkizunerantz urrats bat egin dezan mugikortasun iraunkorraren eta automozioaren alorrean.Gaur egun, mundu globalizatu honetan komunikatzeko erraztasuna eta lankidetza ezinbesteko faktoreak dira proiektuak garatu ahal izateko. Zergatik ez dugu gure ingurunera begiratzen eta zergatik ez gara baliatzen gertutasun horren abantailez gure gizartea, garapena eta ekonomia dinamizatuko dituzten proiektu berritzaileak garatzeko?

Euskadi eredu izan da automozioaren industriaren eremuan. Baina orain arte izan dugun eskariak beste helburu batzuk izango ditu beharrak aldatzen diren heinean eta ibilgailu elektrikoek eta horien garapen iraunkorrak toki garrantzitsua edo nagusia lortzen duten heinean planetako hiri garrantzitsuen hiri mugikortasunari dagokionez.

Gaur egungo produkzioa autoaren (elektrikoa edo hibridoa) industria laguntzailearen ikuspuntu berri horretara egokitzeko egin beharko den ahaleginak beste kudeaketa eredu batproposatuko du; kudeaketa eredu berri horren arabera, enpresek euren jakintza eta gaitasuna batu beharko dituzte elkarrekiko proiektu bat burutzeko. Hirikoko kideek argi ikusi dugu hori:automozioaren ekoizle garrantzitsuen azpikontratistek parte hartu dute bi lekuko auto elektriko eta azkarra moduluen bidez ekoizteko ideian. Horiguztia, lankidetzan aritzeko nahiarekin; horren arabera,alde bakoitzak bere industria eta teknologia gaitasuna eman du, ondoko eragingarriarekin: Hirikoko parte baten «jabe» izatea.

Kudeatzeko eredu horrek lankidetza-sare bat sustatu du eta horrek enpresa parte-hartzaile bakoitzean teknologia garapen zabala eta bizia sortu du, enpresa bakoitzaren gaitasuna dibertsifikatuz eta sektoreari berrikuntza eskainiz. Horri guztiari esker, teknologia kontzeptuen modernizazioa lortzen da, ekologia eta giza konpromiso ziurrarekin.

Historian zehar gure lurraldea enpresen arteko batasunen adierazle garrantzitsuenetako bat izan da; kluster, partzuergo eta kooperatiba anitz sortu dira. Zergatik ez ditugu sustatzen lankidetzarako eta kooperatzeko ideia berri eta berritzaileak eta elkarrekin lan eginez proiektu berri eta handinahiak egiten? Aro berria dugu komunikazioan eta enpresen arteko harremanetan, eta horren ondorioa euskal industria ehun osoaren hobekuntza izan beharko da.

Hirikoren edo lehen euskal ibilgailu elektrikoaren garapena prozesu horrek markatuko du. Moduluak (gurpil robotak, beirak, txasisa, gidagailua, ingeniaritza elektronikoa, etab.) ekoizten dituzten enpresetako bakoitzak gaur egun dituzten muga teknologikoak gainditzeko eta automozioaren industria berriek laster eskatuko dituzten proiektuak garatzeko gai direla ikusi du; automobilaren «bigarren iraultza» dugu.

Aukera

Horrela, bada, Hiriko partzuergoaren barruan, Ingeinnova Automotive-k muntatzeko fabrikak optimizatu ditu alderdi sozial, eko-arduradun, moderno eta ezohikoetatik abiatuta.Guadian-ek, auto berriaren beiren arduradunak, ekoizpena berritu du eta beiretan mikroharizpiak eta zelula fotovoltaikoak sartu ditu; horiek geroko autoen sistemak elikatuko dituzte.Basque Robot Wheels, Sapa eta Maser Mic-en beste sistema batzuk garatu dituzte motorizazioari eta gidagailu osoari dagokienez, lotura mekanikorik gabeko «drive by wire» sistemaren bidez kudeatutakoak. TMA eta Forging Products enpresek karrozeriaren eta txasis arinaren geroa ekarri dute. Euskal enpresa ezberdin horiek elkarrekin egiten dute lan etorkizunerako produktu bat egiteko.

Gasteizek Europako hiriburu berdea bere gain hartuko du. Horrek harrera eta josketa ekitaldi multzoa baino zerbait gehiago izan behar du.2012. urtea aukera bat da gure enpresek eta gizarte, industria eta ekonomia berrikuntzaren entitate arduradunek iraunkortasunaren beste kontzeptu baten alde egin dezaten, egungo gizartean ditugun mugikortasun ohitura zaharkituetan aldaketa bat susta dezaten, gazteak teknologia berrietan presta ditzaten eta ikerketan sendo eta murrizketarik gabe lagun dezaten.

Euskadi, Euskal Hiria, iraunkortasunaren adibide izan daiteke. Gauzak ondo egiten baditugu, gizarte berrikuntzaren printzipioak enpresen arteko lankidetzaren, ekoizpenaren, merkataritzaren kudeaketaren eta enpleguaren sustapenaren eremuan inplementatuz gero, Europako goi mailan dauden Hiri eta Lurralde Azkarren talde apartan sar gaitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.