Esaldi ezagun horren esanahia ezin hobeto dagokio azkenaldian egungo stablishment espaino- leko politikariei irakurri eta entzun zaienari. Eta ez bakarrik eskuin nazionalista espainoleko pertsonei —eta, noski, haien akolito sozialistei—, baitaeuskal eskuin nazionalistari ere.
Izan ere, eguna joan eta eguna etorri itsu-itsuan esaten digute premiazkoa delaAmaiur osatzen duten egitura politikoek 50 urteko «euskal terrorismoa» kondenatzea. Beheko sinatzaile guztiok ez diogu botoa Amaiurri eman, eta ez gara hango militante; jakin bedi hori aurrena.Baina behean sinatu dugun guztiok erresistente izan gara 60ko eta 70eko urteetan diktadura frankistaren aurka;askok, sorrerako ETA hartako militante izanez, eta beste batzuek, askotariko erakunde politiko klandestinoetan parte hartuz. Guztiok batzen gintuen batez ere oldartu eta odolezeta garrez inposaturiko diktadura baten aurka egin beharrak.
Eta erresistentzia horiegiten genuen eskura genituen erreminta guztiekin: panfletoak, manifestazioak, pintaketak, bilerak, elkarretaratzeak,grebak... Eta bai, bistan denez, batzuek baita armak hartuta ere, zuzen-zuzenean eran- tzunez biolentzia frankistak berak Errepublika demokratiko bat menderatu eta deuseztatzeko erabilitakoari. Horiegin beharrean sentitu dira, historian eta gaur egun,mundu osoko diktadureneta zapalkuntzen kontrako erresistenteak. Eta, haietako asko bezala, gutako askok erbestean eta kartzela frankistetan amaitu genuen, urte askotarako; eta beste batzuk hil egin ziren, polizia etxe eta kuarteletan.
Diktadura haren aurkako borrokalari eta erresistente moduan dugun duintasuna ez digute kenduko ez militarren matxinada kriminal hura oraindik kondenatu ez dutenek —nahiz eta haren aurkakoerresistentzia kondenatzeko eskatzen duten—, ez eta behin gerra galduta ere askatasuna kendu zien sistema hari erresistentzia erradikal bat egitekogai izan ez zirenek ere, zeinak garai hobeen zain gelditu ziren —kartzela frankistetanmilitante jeltzale eta sozialista gutxi ikusi genituen—;gazteek, berriz, frankismoaren aurkako borroka antolatu zuten.
Ez euskal eskuinari ez sozialdemokrazia neoliberal espainolari ez zaie burutik pasatzenexijitzea, gogo eta indar berarekin, oraindik Estatuko eta haren Administrazioko hainbat aparatutan dauden frankista guztiek kondena ditzateladiktadurako 40 urteak; frankista horiek epai ditzatela, etaken diezaietela oraindik ere duten immunitatea. Haienarabera, Amaiurrek edoerresistentzia antifrankista hartatik eratorritako beste edozein osaera politikok bakarrik uko egin behar dio bere historiari.
Ez dugu halakorik egingo. Urteak dira asko ez gaudela batere ados ETAk jardun armatuarekin segitzearekin, eta, gaur egun, Amaiurrek berak, sortu zenetik, hala adierazi du, molde guztietan eta behin eta berriz. Tresnak aldatu egiten baitira; aldatu egin behar dira. Baina helburuak ez. Frankismoaren aurkako borrokan mugimendu abertzale eta sozialistak egin zuen ekarpena oraindik ere elementu funtsezkoa da gaur egun aldarrikapen haiek duten indarra ulertzeko. Gaur egun, zorionez, eskaera horiekin batu dira herri mugimendu berriek estatuko bazter guztietan egindakoak (DRY, M-15...).
Horregatik egiten dute zaunka batzuek: aurrera baikoaz. Zaunka egiten dute, historia erreala eta euren kontakizuna aldatu nahian; goazen aurrera, kontatzaile gezurti horiek aldatzeko.
Testu hau frankismoaren preso politiko hauek sinatzen dute: Sabin Arana, Xabier Armendariz, Julen Arregi, Armando Aulestiarte, Andoni Bedialauneta, Gregorio Bilbao, Jesus Maria Bilbao, Josu Bilbao, Jose Ramon Castaños,Estepan Epelde, Jesus Estrada, Jose Luis Etxegarai, Chato Galante, Juan Ramon Garai, Enrike Gesalaga, Miguel Angel Gomez, Josu Ibargutxi, Jose V. Idoyaga, Joseba Iriarte, Mikel Iturbe, Patxi Jaka, Antxon Lopez, Iñaki Martin, Jose Julian Pascual, Dario Rodriguez, Imanol Urrutia, Jon Zubikarai, Kepa Zugadi, Juan Maria Zulaika.
Zaunka ari dira; beraz, aurrera goaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu