Barredok azalpenak emango ditu Batzar Nagusietan

2023ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Arabako Ingurumen diputatu Amaia Barredok agerraldia egingo du Arabako Batzar Nagusietan, Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde zenean «garbi jokatu» zuela esateko, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak azaldu duenez. Barredok berak eskatu du agerraldia, eta azalpenak «gardentasun osoz» emango dituela adierazi du. Sailburuordea zela Bergarako (Gipuzkoa) hondakin instalazio baten kudeaketan ustez egindako irregulartasunengatik ikertzen ari da fiskaltza.

Gonzalezek ziurtatu du Barredok lizentzia emateko erabakia hartu zuenean Jaurlaritzaren txosten juridikoak «egokiak» zirela. Gonzalezen esanetan, erabakia legeak babesten zuelako «uste osoa» zeukan Barredok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.