BERRIAren erronka jolasak badu sariduna

Zigor Zeziaga arrasatearrak eta haren familiak bizikleta elektriko bat irabazi dute

Herriz herriko zozketaren sarien banaketa
Sariduna eta Kutxabank, Oñabike eta BERRIAko ordezkariak. BERRIA
Berria
2023ko abenduaren 14a
12:00
Entzun

BERRIA 2023. urtean zehar kalera irten da ERRONKA JOLASArekin, Euskal Herriko hainbat egun esanguratsutan parte hartzeko eta bere eskaintza helarazteko asmoz. Horiek horrela, puzzle erraldoi batekin egon gara Ondarroan (Ibilaldia), Mungian (Euskal Eskola Publikoaren Jaia), Gasteizen (Araba Euskaraz), Bilbon (Tourra), Errenterian (Kilometroak) eta Etxarri Aranatzen (Nafarroa Oinez). Gure artera gerturatu zirenek, erronkan parte hartzeaz gain, bizikleta elektriko baten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. 

(ID_17024839828745) BERRIAren erronka jolasa Ibilaldian
BERRIAren erronka jolasa Ibilaldian

Sari banaketa

Zigor Zeziagak irabazi zuen bizikleta elektrikoa, Kutxabank-ek diruz babestutako saria, eta BERRIAlagun Oñabike bizikleta dendan jaso zuen. Bertan izan ziren Oñatiko Kutxabank sukurtsaleko zuzendari Ainhoa Zenigaonaindia Muruamendiaraz, Oñabike bizikleta dendako arduradunak, eta BERRIAko kide Irati Azkue.

4.000 parte hartzailetik gora

Euskararen inguruan jaia eta festa izan den eremuetan egon da BERRIA. Oso ongi pasatu dugu familiekin, helduekin eta haurrekin gure zerbitzu eta produktuen irudiak osatzen: Mantangorri, BERRIA FM, Kinka, BERRIA Ikasgela, Mendia kanala eta Badok. Minutu batean osatu beharreko puzzle erraldoiaren jira-bueltan, gure irakurleekin elkartzeko parada izan dugu. 

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.