Edukien aurrerapena BERRIAlagunentzat

Zenbait eduki BERRIAlagunek soilik irakurri ahal izango dituzte ordu batzuz, BERRIAk saritu egin nahi baititu proiektua ekonomikoki babeste duten kideak.

(ID_17115501383615) (/BERRIA)
BERRIAlagunentzat edukien aurrerapena. BERRIA
BERRIA
2024ko martxoaren 23a
20:00
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIAk libre eskaintzen ditu eduki guztiak eta halaxe eutsiko dio aurrerantzean ere, euskararen zabalkundean eta biziberritzean funtsezko eginkizuna dutelako euskarazko hedabideek. Baina BERRIAk saritu egin nahi ditu proiektuari babes ekonomikoa eskaintzen dioten kideak eta astean behin edo bitan, ordu batzuz edukiak aurreratuko dizkie BERRIAlagunei.

Albiste horiek identifikatzaile bat izango dute titularraren ondoan, eta albistera sartzerakoan hesi batekin topo egingo du irakurleak. BERRIAlagun direnek saioa hasi beharko dute edukia irakurtzeko; BERRIAren lerroburuan eskubian agertzen den irudian edo azpikaldeko mezuan sakatuta.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.