Berria
AEB-etako hauteskundeak

Kubatar-amerikarren botoa aldatuz doa. ARANXA ELIZEGI

08 Abuztua de 2023
Habana Txikian edo Little Havana deritzon Miamiko auzoan, hispanoak dira herritarren %85, eta horietatik gehiengo handi bat Kubatar-amerikarrak. Urte askoan errepublikanoek izan dute gehiengoa han, batez ere, kubatar erbesteratuei esker. Izan ere, uhartetik ihesi joandako lehen migratzaile oldea nabarmen errepublikanoa izan da urte luzez. Baina urte asko joan dira ordutik, eta belaunaldi berriak agertu ahala, testuingurua ere aldatuz joan da.
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.