bideoa6430
Aktualitatea

Ez gatoz Paristik 01x02 | Kulturismoa

16 November de 2023

 LANARTEA-k ekoiztutako podcasta da 'Ez gatoz Paristik'. Lehen atala urriaren 10ean, asteartean, argitaratuko da, berria.eus atarian eta Lanarteanen webgunean.Kultur ekitaldi handiak, aurrekontu handiak, erakunde publikoen diru-laguntza handiak… Makro-ekitaldien aroa bizi gaitu. Milaka eta milaka bisitariren etorrera nahi duen eredua jasangarria al da gure natur eta kultur ekosistementzako, baina? Turismoa sustatzea helburu duen politika kultur politika ote da?Kulturismoaz ari gara atal honetan, kultura turismoa azkartzeko bitarteko soil gisa ulertzen duen ereduaz.Iritzia, Ihitz Iriartek.Elkarrizketatuak, Joana Barbier, Ula Iruretagoiena, Aitor Servier eta Jon Urzelai.ZUBI-MUSU BAT, Eneritz Furyak-ek, Nerea Arrienen Felis katua poema musikatuz.‘HI BIZI HAIZ HI’, Harkaitz Canok idatzia eta Felipe Murillok, Xanti Arrizabalagak eta Nora Alberdik lokutatuta.Sintonia, Iban Urizar Amorante-k, Nemesio Etxanizen Paristik natorren kantutik abiatuta.Entzun dituzu, Broken Brothers Brass Banden Kaletarrak, Ihitz Iriarten parte hartzearekin; Piztu Bilboren Piztu Bilbo Itzali MTV, Lumiren Sirena saldua, Turbo Retrobator-en Elektrik haiz eta Auntxa eta Iturbideren Urrestillako festetan.Esker bereziak, Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari, Amaia San Vicenteri.Gidaritza, Amagoia Gurrutxagak.Soinu errealizazioa, Ander Mujikak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.