Jaialdiaren sustraietan
Aktualitatea

Jaialdiaren sustraietan

15 Iraila de 2025

Hamar urteren ondoren, euskal kulturaren eta euskal diasporaren elkargune bihurtu da uda honetan berriro Boise (AEBak, Idaho), bost urtean behin egin ohi den jaialdi handian. Pandemiaren ondorioz 2020an egin zen etena dela eta, are gogo eta ilusio gehigorekin hartu du jendeak, eta Euskal Herritik ez ezik, nazioarteko beste euskal diasporetatik ere lagun andana joan da hara.

Uztailaren 29tik abuztuaren 3ra egin da, eta ekitaldi askotarikoak izan dira. Sei egun horien argazki bat da BERRIAk ekoitzitako Jaialdiaren sustraietan dokumental labur hau, euskal komunitatearekin lotura duten pertsonen testigantzekin eta ospakizun horren bereizgarri diren momentu esanguratsuekin osatuta.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.