Lainoak lagun, baina Zinemaldiak aurrera darrai Donostian. Jaialdiaren hirugarren egunean, Sail Ofizialean lehiatuko diren hiru ekoizpen aurkeztu dituzte: Laurent Cantet zinemagilarean Arthur Rambo, Tea Lindeburg zuzendariaren Du Som Er I Himlen eta Ines Barrionuevoren Camila Saldra Esta Noche. Hiru filmetako protagonista nagusiak izan dira Donostian, eta parte hartu duten ekoizpenen inguruko nondik norakoak aurkeztu dituzte prentsari bideratutako aretoan.