BIDEO GEHIAGO
B12 BITAMINA

B12 bitamina, ezinbesteko elementua

Motzean

Animalia guztiek funtsezkoa dute B12 bitamina bizirik irauteko, baina osasun sistemek ez dute behar bezala kontrolatzen. Gizakien artean, batez ere adinekoek dute eskasia izateko arriskua. Hainbat mito sortu dira bitamina horren inguruan.

Txile argirik gabe

Txile, argirik gabe

Motzean

Salbuespen egoera ezarri dute Txilen, herrialde osoa argindarrik gabe geratu ondoren. Argindar hornitzaile baten akatsaren ondorioz, Txile ia osoa elektrizitate zerbitzurik gabe geratu zen atzo. Anabasa sortu da, eta salbuespen egoera eta etxeratzeko agindua ezarri ditu gobernuak. Zerbitzua oraindik ez da bere onera guztiz etorri.

RUBIALES

Luis Rubialesen kondena

Motzean

Hemezortzi hilabeteko isuna jarri diote Rubialesi sexu erasoagatik. Auzitegi Nagusiak Espainiako Futbol Federazioko presidente ohia kondenatu du Jennifer Hermoso futbolariari baimenik gabe musu emateagatik. Rubialesek 10.800 euro ordaindu beharko ditu, eta ezingo du jokalariarengandik 200 metro baino gertuago egon.

Soldaten arteko arrakala areagotu egin da

Soldaten arteko arrakala areagotu egin da

Motzean

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako soldatak, oro har, KPI kontsumo prezioen indizearen gainetik igo dira 2024an. Askoren soldatak handitu egin dira, baina baita gehien eta gutxien irabazten dutenen arteko arrakala ere.

COVID iraunkorra

COVID iraunkorra

Motzean

COVID iraunkorra SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzioaren ondoren luzaroan irauten duten sintomen multzoari deritzo. Pilar Rodriguez Ledo COVID iraunkorraren adituak gaitzaren inguruko hainbat gako eman ditu.

Gazako hondamendia

Hamasen eta Israelen menia

Motzean

Hamasek bertan behera utzi du aste honetako trukea, Israeli menia urratzea egotzita. Israelgo Defentsa ministroak «prest» egoteko agindu die Gazan dauden Israelgo tropei.

ZALDIBAR

Bost urte Zaldibarko hondamenditik

Motzean

Zaldibarko hondamenditik bost urtera, Verter Recyclingek ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik. Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegia zigilatzeko eta egonkortzeko lanetarako dirua aurreratu du, modu subsidiarioan. Ingurumen delituekin lotutako auziak instrukzioan dago oraindik ere, adituen txostenak biltzen.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.