MUF Sahara
Martin Ugalde Foroa

Mendebaldeko Sahara, 50 urteko borroka

28 November de 2023

Mendebaldeko Saharakoa gatazka ahaztua da, isilarazia. Marokoren okupazioak munduko harresirik luzeenaren bi aldeetan banatuta bizitzera behartu ditu sahararrak. Fronte Polisarioak, klandestinitatean sorturiko askapen mugimendu nazionalak, estatu bat eratu du erbestean.

Mahai inguru hau Kristina Berasainek egindako kazetaritza kronika liburutik abiatuko da, non modu errazean bezain sakonean kontatzen duen herri honen borroka, bertatik bertara, sahararren kontakizunak eta lekukotzak historiako pasarteekin tartekatuta. Okupazioa hasi zenetik 50 urte betetzear dauden honetan, ez dute galdu independentzia eskuratzeko eta jaioterrira itzultzeko itxaropenik. Saharar herriak nortasunari, duintasunari eta erresistentziari eusten die.

Solasaldian, Juan Karlos Izagirre, mediku eta politikaria, Gurutze Irizar, exodoaren eta gerraren lekuko, Juan Mari Arruabarrena, arkeologoa eta Fatimetu Zenan, gazte saharar eta erizaina, arituko dira, eta liburuaren idazlea den Kristina Berasain arituko da dinamizatzaile lanetan.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.