Bikain ari da euskal selekzioa Munduko Euskal Pilota Txapelketan, Buenos Airesen eta Colonia del Sacramenton (Uruguai). Txapelketako lehen bost jardunaldiak jokatu eta gero, euskal selekzioak gutxienez zazpi final jokatuko ditu. Hau da, zazpi domina irabaziko ditu, gutxienez. Guztira zenbat irabaziko dituen argitzea baino ez da falta, eta urrezkoak, zilarrezkoak edo brontzezkoak izango ote diren.
Motzean
Euskal selekzioak gutxienez zazpi final jokatuko ditu Munduko Txapelketan
20
Urria
de
2026








