Korrika epaiketa
Motzean

Korrikan migratzaileei muga pasatzen lagundu zietenak epaituko dituzte

07 Urria de 2025
Ikus-entzunezkoen taldea

Iazko Korrikan, giza eskubideen aldeko hainbat aktibistak Irun eta Hendaia arteko muga pasatzen lagundu zieten 36 migratzaileri. Zazpi lagun auzipetu zituzten «talde antolatuan migranteei muga pasatzen eta migranteak aterpetzen» laguntzea leporatuta. Urtarrilean epaitzekoak ziren, baina epaiketa atzeratu egin zen.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.