Bira

Diraukegu

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Gaur gauean giltzak hiritarrei botako dizkiete euskaldunetik deus ez duten happy few batzuek Baionako udaletxeko balkoitik. Bidenabar derradala duela lau urte egurrezko gako erraldoiak lankide bat kolpatu zuela: sarri agian ez da horrelakorik gertatuko. Altxa besoak, zapi gorriak, berrerabil daitezkeen basoak, zangoak, atorra zurien mankak arrabira eta kontuz ibili karrika ilunetan, azkorria datorrenean, harrapariak ttattit izaten ahal direlako atetzarren maldetan.

Loa egundainokoan ukatuko zaigula argi dago.

Aurten ere embedded nabil Baionan. Ba al dakizu irakurle zer zaidan jai hauetan gehien gustatzen? Goizetako zirrinta sutzean lanera noala, agurtu ondoan, hiriko garbitzaileen mugimendu extralurtarren mirestea, argazkitan hartzea, pixa eta goitikinaren gainetik javel usainaz betetzea, makinen zarata elkorraz, noraez dabiltzan festalarien itzaletik galtzea, jargietan zurrungaz etenduak daudenen saihetsetik otso urratsez lerratzea eta zutaz pentsatzea, behingoz oinezkoentzat baizik ez den Santizpiritu zubian.

Diamankaren ahotsak zoratu berri nau, Cissokoren korak, Txori Mugariek eta nafarblues sakon harrigarriek: Petti Gora –eta Bera, bistan dena—.

Diraukegu bost egunez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.