Bira

Gaizoak

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Iragan egun batez Dordognako Brax herriko funtzionario ezkurtsu batek Sarkozy lepotik harrapatu zuen, inarrosi eta izualdi ona eman zion. Sei hilabeteko gartzela zigorraz gaztigatu zen berehala bere ospe-ordu-laurdenaz gozatu zena. Erregeen garaietako lèse-majesté krima leporatu zioten. Argi geratzen da neoliberalismoaren aitzakian, progresoa atzera doala, eskubide zibilen aldetik bederen.

Eve Joly andere berdeak, berdeegia agian, urmelera harri koskorra bota zuen handik gutxira. President alkira hupatzea lortzen baldin badu uztailaren 14eko besta nazionaleko militar erakusketa handiosak, ekialde ohiko agerpen masiboen antzekoak alaina, ezeztatuko dituela jakin arazi du, dakigun bronka sortu araziz, hemen ere maiestatea kolpatua senditu zela. Beste egitekorik ez bailuan, lehen ministro zurbilak larriki gaitzetsi zituen Eva Jolyren erranak.

Biktima sinboliko izatearen zigiluaz jabetzea puxantenen baliabide agerroienetarik bat da, gaizo zauritu gisa ibiltzen dira, begitarteak xifriturik, behatz erakusle mehatxatzailea aireanordua larria eta estatualanjerrean dela errepikatuz bezain jendalde isildu arazien urrikia beraienganatuz. Erraza dena mass-media monopolistikoei esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.