Bira

Harizkideak

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Uztailaren 14ean, militar musikarik gabe, ibiltzeko aukera luzatzen digute AHT linea xedearen aurka borrokatzen duen Urdazubi-Bidasoa elkarte kideek. Bi bilgune finkatu dituzte, goizeko bederatziak eta erditan abiatzeko: bata Pausuko Herriko Etxean eta bestea Ziburu-Azkaineko zamabidean. Biak Urrunako Ibildoxen juntatuko dira, zikiro baten karietara. Arratsaldean les rails de la déraison liburua aurkeztuko da.

Oinezkoek halaz beraien begiz ikusten ahalko dute balizko burdinbide berriak zitzikatuko duen paisaia naturala. Ardi eta ahuntz hazkuntza daraman Xalbat Baita eta Ezpeletenia baserria urratuko ditu bereziki. Ezpeleteniako haritz zaharrak eta egurraren kudeantza iraunkorra aipatuko dizkigute, madarikatze hutsa delako horrelako eremuak suntsitzea aurrerapenaren hegalpean. Gizarte neoliberalak jende arruntak partida ditu, baina ez bakarrik, zuhaitzak ere etsai dituelako. Antolatzaileek labanak ekartzea eskatzen dute bai eta izenak ematea [email protected] gunean.

Ezpeleteniako bakean behin Isturitzeko harpeetan eskaintzeko Octavio Pazen Piedra de Sol poema errepikatu genuen Jean Philippe eta Corinnekin. Zer pizu dute sarraski industrialen aldean oroitzapenek?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.