Bira

Harrikadie

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Hiru egunez poesiaren mailuak ubelduko du haragizko herri hau. Eako moilan kausituko gara berriz, adiskideekin, zazpigarrenekoz naski, olerkari, musikari, performantza egile eta idazle ezagunekin batera. Izan eta ez izan beraz, begiak hertsi, ahotsek bihotzerainoko bidea urratu dezaten, soinuek ikarak eragin ditzaten bizkar hezurrean behera, zerbait higitu dadin azkenik atsegina ukatzen zaion sabelaren hondoan.

Gaur arratsean, Eako herriko etxean, Harrestiren Zuzenbide Debekatua izeneko idatziaren sekretuak argira ekarriko dituzte Fito Rodriguez eta Karmelo Landak, Gorka Harrese kudeatzaile. Bilboko poetaren paisaiak, ametsak, fantasmak aipatuko dizkigute, xeheki, purruskaz purruska, harria hain zuzen noizbait errausteko gogortzen bailitzan. Harriaren destinua alabaina herriaren antzekoa baita, herria harrika tratatzen dutelako bezain herriak harrika ihardesten duelako. Denetan historia berdina.

Poesiak, eta egiak, ene gustuko, hegiak leuntzen ditu. Batzuentzat jada hilotz den arren, besteok, —inoxente hutsak al gara?— merkatuez haratago bizitzen laguntzen gaitu, harrigarriki. Zergatik ez erran haragigarriki... Ien aurkitzen gara? Barikuako barrikadiaren gerizpean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.