Seguritate soziala hondatzen ari dela, Sisifok hainbat neurri bekaitz hartu ditu zuloa tapatzeko, jakiten da medikuek, gobernuak finkatu helburuak betetzen baldin badituzte, herritarrek beraien izerdiz ordaindu kotizazioetarik 9.100 euroko merezimendu saria eskuratuko dutela. Medikuak pozik daude noski, aspirina soila aholkatuz bi minutuko kontsulta batengatik jada lan-egun baten diru kopurua ebasten digutelarik. Eta egiazki gaizkitzen garenean ez digute bajarik ematen, gobernuaren manuak dituztelako, zehatzak.
Asmatu berri den egiturarekin sekula ez genuke hil behar. Alta eri kartzelatuaren zentzea azkenean medikuen zoritxarra da, sendagilearen hutsak ehorzle zohituak estaltzen dituela beti, gure zaharrek, irri kokina ezpainetan, zerrasaten bezala. Lurperatzaileak bai bere objektiboak ehunez ehun lortzen dituela, uda ala negu, eguzki ala euri. Ateka gaitz horretarik pasatuko gara denak, ingurukoen negarrak eraginez –agian. Hala ere, aitor dezadala, Dr House mediku nereak ederki artatzen nauela gaixorik ez naizen artean.
Osasuna errentagarria bedi, alles muss rauss diote, alles muss rauss eta dinotsut, biharretik aitzina baionarrok ez dukegula mediku beharrik. Gauza segurra.
Bira
Lurraren pean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu