Bira

'Old Slow'

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Breivik beraz, Osloko sarraskiaren egilea, mentsa da, eroa, bere abokatuak dioenez eta horrela autosalbatzen dira Europa zahar hau zurkaizten, erdizkatzen, errausten, larrutzen, urrintzen duten eskuin muturreko ideologia arrazista xenofobikoak. Eztabaida garatzen doa baina alderdi gogorretako buruzagiek arduragabetasun biktimistaren oihala beraienganatzen dute, ideologien eta ekintzen arteko lotura argia ez bailitzan.

Barda arratsean ordea munduaren minak ahantzi genituen, Tuterako bestetako zapi histua lepo inguruan. Norvegiako Erregina ez zela erraten zidan emakume batekin dantza egin nuen, slow bat ilunean, Txomin Artolaren Goizeko euri artian aspaldiko kanta ederraren bermoldaketa hiperbitaminatuak akuilatua. Igandean bilduko gara berriz EKEk Santizpirituko sinagogan antolatzen duen Juan Mari Beltranen konzertuan, arratsaldeko bostetan. Bihar ere agian, Ezkandrai elkarteak eskainiko digun aperitifa musikalaren karietara: nork daki... berantetsia zait.

Ideologia hiltzaileei debekatzen zaien isiltasun ametsez gabiltza, insomnio derrigortuaz, Tere Irastortzaren liburu berriko orrialdeetan gatibatu denboraren geldotasun anitzaren bila, «eskuak sakeletan, guardasolarik gabe...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.