Lehen gaua higatu da. Garbitzaileen makinen zaratekin batera Pelletier plazatik lalalalala —Aviron Baionarraren himnoa...— ozena altxatu da, poker eta oker. Lanera joatean, zakarrak eta hordimenez hiloztuak inguratzen ditugu, zikin meta gorakoietarik isurtzen diren ur zitalak behialako goitikin pikorrekin nahasten direla. Dena edan da Baionan baina ez da dena irentsi, eta karrika izkinetan zamatu jateko mota ezberdinek Shebab herrialde zabaleko biztanleak aseko lituzkete bizpahiru hilabetez bederen. Ogi puska gotorrak pixa zipoetan ihalauska dabiltza.
Somalian goseak hamar milioi jenderen egunerokoa zalantzen jartzen duen bitartean Baionan milioi erdi bat festayre gangarreraino betetzen dabil, beste hainbeste sabeleratzeko asmoz zintzurrean behatza landatuz aitzinekoa bota ondoan. Badakit alaina ez nukeela horrelako pareketa laburtzailerik egin behar, Somalia lekuetan baitago eta Baiona aldiz... Soberakin lehiakor hori bera dut nik lurrean oinaz zapaltzen nahi gabe, sudurrazgoizetan usnatzen etaburuaz nolabait deitoratzen, gaztetasuna eta honen gehiegikeriak jada ulertzen ez banitu bezala.
Besta da eta plastikozko basoen distiraz mugak oro gainditzekoak dira. Bahator?
Bira
Shebab
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu