Bira

Voekler

Itxaro Borda
2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Mugak egunero hurbiltzen dituela erraten du Thomas Voekler txirrindulariak. Apaltasun handia erakusten du Tourreko bidealdi bakoitza bukatzen denean kazetarien ondoan azaltzean, horiz beti eta harritua oraindik sailkapenaren buru izateaz. Ez da sekula hain segurtasun pertsonal gutxiko kirolaririk ikusi pantailetan: maillota galduko duela dio baina ez borrokatu gabe Contador, Schleck edo Evans piztien aitzinean. Dena delaGalibier eta Alpes d'Huez pasatu eta lehena baldin bada, hainbat urtezArmstrong hiperkargatuak zapaldu Itzulia irabazi dezake outsider batek. Igandeanageriko.

Doping alorreko eskandalurik ez da plazaratzen aurten. Gauza bitxiak jakiten dira hargatik. FDJ taldeak adibidez 30.000 euroko krioterapia kutxa aurkeztu du. Azote bapore hotzaz jabaltzen omen dira etapa zailenetako bizikletarien giharreetako minak. Bestalde isuri legal eta ilegalen injekzioa debekatu berri da. Tourrean lan egiten duten mediku batzuentzat gauza ona den arren ez da kontrola sistematikorik eramaten. Dagoeneko ziklistak —eta gainerako kirolariak— bitamina naturalez eta ur zehargiz asetzen dira. Horregatik agian Voelker bezalako bat dago Tourraren nagusi, malkarrak lazten direnean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.