BERRIA TALDEA

'Lasarte-Orian erosi BERRIAren eskutik' kanpainako sarien irabazleak erabaki ditu zozketak

2019ko maiatzaren 31
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak gaur goizean egin du Lasarte-Orian erosi BERRIAren eskutik kanpainaren zozketa. Kanpaina horretan, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) hainbat saltokik parte hartu dute BERRIArekin batera, eta bi sari banatu dituzte. Batetik, Lasarte-Oriako saltoki horietan erosketaren bat egin duten herritarren artean. Irabazleak 1.000 euroko erosketak egiteko txartela jasoko du, kanpainan parte hartu duten saltokietan erabiltzeko. Bestetik, saltokietako batek 1.000 euroren balioko publizitatea jarri ahalko du dohainik BERRIA egunkarian.

Erosleentzako saria Zuriñe Lebrero Villalbak irabazi du; saltokiena, berriz, Trumoi tabernak. Zorionak biei!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.