Internet

'Nomofobikak' euskarazko websaila Seriesland-en estreinatuko dute

Lehen denboraldiak sei atal izango ditu. Pedro Fuentesek zuzendu du, eta aktore protagonistak Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde dira. Hilaren 25an ikusi ahalko da, Bilbon.

'Nomofobikak' websaila. BERRIA
urtzi urkizu
2017ko urriaren 18a
12:34
Entzun

Nazioarteko ehun telesail digital baino gehiago estreinatuko dituzte Bilbon, hilaren 24tik 27ra, Seriesland jaialdian —Bilbao Web Fest izena zuen jaialdiak aurreneko bi urteetan—. Gaur aurkeztu dute jaialdia Bizkaiko hiriburuan. Aurreneko aldiz, hasi eta buka euskaraz den websail bat emango dute jaialdian: Nomofobikak. Bilbon hilaren 25ean estreinatuko dute fikzioa, 18:00etan, Euskal Screenings atalean.

Iaz abenduaren 24an estreinatu zuten Nomofobikak websailaren aurreneko atala, BERRIAren webgunean. Bi protagonistak nomofobikak dira, ezin dute sakelako telefonorik gabe bizi. Horrek eragin handia dauka haien eguneroko bizitzan. Azkenean, terapia egiten hasi beharko dute.

[Youtube]https://www.youtube.com/watch?v=aIFZo50vmQM[/Youtube]

Umorea jorratuz, euskaraz sotutako kalitatezko websail bat egitea da sortzaileen helburua. Musika Pascal Gaignerena da. Azaroaren 2tik aurrera, telesailaren webgunean ikusi ahalko da fizioa —hamabostero bi atal jarriko dituzte—

Euskal Screenings atalean, bestalde, euskara entzungo da beste bi ekoizpenetan, Hari Gorria eta Eguzkiaren Bila websail elebidunetan. Hari Gorria Eder Ruiz Mugikak zuzendu du eta fantasiazko istorio bat kontatzen du, banpiroak tartean. Eguzkiaren bila Iker Bilbaok eta Alberto Lagunak zuzendu dute. Lurraren kontrola bereganatu nahi duen elkarte baten istorioa kontatzen du. Sail berean emango dituzte Anarquía, Denon Lurraldea, Diary of My Generation, Hobocop eta This is English websailak.

Sariak hilaren 27an emango dituzte Guggenheim museoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.