10.000 metroko altuera hartu zuen mendia

2011ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Sei mila metro pasatxo ditu Amne Machin mendiak, baina urtetan Everestek baino altuera handiagoa zuela uste izan zen.1930eko urteetan 9.000 edo 10.000 metro zituela idatzi zuen Joseph Rock geologo eta National Geografic-eko adituak. Esplorazio urteak ziren, eta Erresuma Batuko hegazkinen hegaldietatik ateratako datuetan oinarritu zen Rock. Urteek aurrera egin ahala, txikitu egin zuten Amne Machin. Txinak Tibeteko lurraldeak okupatu, eta 60ko urteetan zazpi mila metroren jira-biran zegoela ondorioztatu zuten. Txinako agintariek atzerritarrei Tibeteko mendietara joatea baimendu zietenean neurtu zuten altuera zehatza, 1980an: 6.282 metro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.