Egun baten Kanuto, kalera joan zan... eta konturatzerako, Kanuto Indiaraino iritsi da. Abuztuaren 19an, Suchetha Satish 15 urteko neska indiarra Guinness errekor bat gainditzen saiatu zen Dubain, kontzertu batean inoiz baino hizkuntza gehiago erabiliz. 120 abesti kantatu zituen, eta horien guztien artean, euskarazko bat: Kanuto. Etxepare Institutuak eman du horren berri, Twitterren:
ð;ÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂŒÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂŽ¤@SatishSuchetha 15 urteko neska indiarra Guinness Errekorra @GWR lortu nahian ari da, 7 ordu eta 20 minututan 120 kantu hizkuntza desberdinetan abestuta. Tartean, euskaraz ð;ÂÂ;ŸÂ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;ŸÂ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂ
— [EU] Etxepare Euskal Institutua (@etxepareEU) August 25, 2021
Eta euskal kanta ezaguna aukeratu du erronkarako…#EuskaraMunduan@topagunea@gaztea@Gaztezulopic.twitter.com/tpbbR7LBOS
Kontzertuak zazpi ordu eta hogei minutu iraun zuen, eta Satishek 30 abesti hindiz abestu zituen, eta beste 90, beste hizkuntza batzuetan. Indiaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldietako bat izan zen, eta abeslariak berak Twitterren esan du saiakera hor egitea oso berezia dela. Datorren urteko abuztuaren 15ean beteko dira 75 urte Indiak independentzia lortu zuenetik, baina aurtengo martxoan hasi ziren urteurrena ospatzen.
Saioa joan den astean egin bazuen ere, oraindik ez du bereganatu Guinness errekorra. Satishek iragarri duenez, epaimahaia saiakera aztertzen ari da, eta epaiaren zain dago. Egun batzuk barru iritsiko dela iragarri du.
It was indeed a special feeling to do this official attempt at the consulate auditorium on a very special occasion #IndiaAt75 and #UAE50 . Thanks for all the support ð;ÂÂ;ŸÂ™Â https://t.co/INfcWB10i1
— Suchetha Satish (@SatishSuchetha) August 19, 2021
Kanuto euskal lo kanta herrikoi bat da, eta ama baten eta haur baten arteko solasaldia kontatzen du. Amak esaten dio haurrari lotarako joateko, baina haurrak erantzuten dio kalera joan nahi duela. Abesti xumea da, baina oso ezaguna, batik bat azken estrofa: Kanuto zizilindro, zilindro, zilindro... Eusko Ikaskuntzak hala dauzka jasota abestiaren hitzak:
Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei otsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
""Ez dot nai amatxo"".
Kanuto Zizilindro,
Zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux! pux! pux!"
Herri abesti hori 1993. urtean egin zen oso ezagun, Oskorri taldeak Katuen testamentua bilduman sartu eta argitaratu zuenean. Pello Salaburuk Satishen moldaketetan arreta jartzeko eskatu du Twitter sare sozialean.
[YouTube]https://youtu.be/aHhqYjrob2M[/YouTube]