12.000 lagun euskaraz kantuan, Madrilen

La MODA taldearen kontzertu batean, "Primavera" (Udaberria) abestiaren zati bat euskaraz abestu dute, Madrilen.

2018ko abenduaren 5a
16:48
Entzun 00:00:0000:00:00

Burgoskoa (Espainia) da La MODA Maravillosa Orquesta del Alcohol taldea, baina harremana eduki izan du, esaterako, Berri Txarrak taldearekin. Gorka Urbizuk kantatu izan du PRMVR abestiaren (Udaberria) zati bat haiekin, euskaraz. Letra ondo ikasi du batek baino gehiagok, antza.

Madrilen kontzertua eman zuten joan den larunbatean, eta 12.000 lagun bildu zituzten. Bideo batean zabaldu da nola abesten duten kantaren zati bat, euskaraz, publikoak lagunduta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.