Gaur ipiniko dute salgai astelehen goizaldean San Fermin Berria arrantzontziak harrapatutako 141,5 kiloko hegalaburra. 16 -18 eurotan salduko dute kiloa; Bilboko Zazpikaleetako hainbat jatetxe eta txoko izango dira erosle horietako batzuk.
Hondarribiko portutik hiru miliatara harrapatu zuten pieza, eta 1.200 euroko prezioa izatera iritsi da lonjan. Atzo, Bilboko Zazpikaleetako arrandegi batean ikus zitekeen. Saltegiaren arabera, inoiz erakutsi den handiena da, baina ez harrapatu eta zatitutako handiena, iaz, arraindegi berak 161 kiloko hegalaburra saldu baitzuen.
Gerizpean. Uda-pasa
141,5 kiloko hegalaburra ikusgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu